Zarena zarelako

Altxatu zaitez, izan errebelde eta gaztea!

2015(e)ko maiatzaren 24(a), igandea

Noiz arte?

Ortuzar jauna,
Noiz bukatuko duzue honekin? Noiz jarraituko duzue bakearen bidea? Noiz utziko diozue 
kaleetan zehar beldurra ereiteari? Bada garaia Euskal Herria libre eta baketsu batean 
bizitzeko, aurrerapausu bat emateko eta etorkizunari bidea zabaltzeko. Diktadura eta 
errepresio garaiak atzean geratu ziren modura, bada garaia ere EAJ XXI. mendera etortzeko.
Gutun honen bidez aitortu nahi genizuke oraindik garaiz zaudela demokrazia eta 

askatasunaren aldekoekin aurrera egiteko. Zure alderdiak orain arte aurkeztu duen 
jarrera menderatzailea alde batera utzi eta egungo testuinguru politiko berrian murgiltzeko. 

Bada garaia ere, Madriletik gobernatzen dutenen morroi izateari uko egin eta haien 
aginduak bortizkeriaz inposatzeari uzteko. Badirudi ahazten zaizuela zuen herria zein den eta 
noren eskubideak bermatu behar dituzuen.
Igarki, Aiala, Ibon, Marina, Xabat, Ainhoa, Bergoi eta beste hainbat gaztek, ez dituzte haien 
eskubide sozio politikoak bermaturik herrialde honetan eta haien militantzia politikoa 
aitzaki auziperatuak, torturatuak, jipoituak eta sakabanatuak izaten dira. Zuek zarete honen 
erantzule nagusiak, zuen adar armatuak gazteak bahitzeaz ederki ondo arduratzen 
baita; bai Ondarroan, Loiolan, Donostian, Azpeitian, Gasteizen eta beste hainbat eta hainbat 
tokitan ikusi eta sentitu dugun moduan. Zuen borra-kolpe bakoitza, zuen ostikada edo 
ukabilkada bakoitza, herritar guztion bihotzetan sentitzen dugulako.
Aski da gazteria zigortzeaz eta gure eskubideak saltzeaz; euskal gazteria salgai ez dagoelako. 
Aski da indarra erabiltzeaz zuen ideiak betearazteko. Gazteok inposatu zizkiguten 
kateetaz askatzeko borrokari ekin diogu, zuek jakingo duzue zer egin; baina zama horretaz 
libratu nahi ez bazarete, behintzat laga gaitzazue pakean. Libre eta legal bizi nahi dugulako!
Begirunez,
                                                                               Abantoko Gazte Asanblada